XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Sutaratzen ez diren espainolak hain dira atxikiak Inkisizioari hau kenduko baliete oso haserretuko liratekeela.
Baina nik nahiago nuke beste bat ezarri dezaten ez heretikoen kontra zazpi sakramentuen adinako eraginkortasuna fraideen ariketatxo batzuei ematen dieten heresiarken aurka baizik zeinek ohoratzen duten dena adoratzen duten eta hain debotak izanik apenas Kristau diren.
Sena eta zentzutasuna aurki dezakezu espainolengan; baina ez bila horiek beren liburuetan.
Ikus ezazu heien liburutegi bat: eleberriak alde batetik eskolastikoak bestetik.
Esango zenuke berezita sortu direla eta gero giza arrazoinaren etsairen batek dituela batu.
Duten liburu on bakarra
Izugarrizko edirenak burutu dituzte Mundu berrian, eta oraindik beren lurraldea ez dute ezagutzen: beren ibaiertzetan oraindik bada deskubritu gabeko porturik, eta beren mendietan
Eguzkia haien lurraldeetan atera eta sartzen dela diote; baina esan beharra dago ere bere bidea egiten duelarik ez duela soro suntsitu eta landa desertuak baizik aurkitzen.
Asko poztuko nintzateke Usbek Frantziara bidaia egin Espainol batek Madriden idatzitako gutun bat irakurriz: uste dut bere nazioa ongi mendekatuko lukeela.
Zein alor zabala gizon pentsakor eta patxadatsu batentzat!
Nik uste honela hasiko lukeela Pariseko deskripzioa:
Utz dezadan hor nere Espainola.
Adio, ene Usbek maitea.